Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna.

 «Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna» izeneko komikia osatu dute Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak eta Amaia Ballesteros irudigileak, Euskaltzaindiaren historia modu atsegin, erraz, entretenigarri eta didaktikoan erakusteko. Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, 72 orrialdeko komikia kaleratzea “beste urrats bat izan da Akademiaren gizarteratze prozesuan, modu ez-instituzionalean plazaratu dugun ibilbide instituzionala”.

Egileak: Amaia Ballesteros ilustratzaileak  eta Juan Luis Zabala idazleak ondutako lana.

Bezeroa: Euskaltzaindia
Data: 2019
Euskarria: paperezko komikia, 72 orrialdekoa, azal gogorra.