Malen jentila eta basoko melodia.

Liburu hau ‘Eguzkilorearen sekretuak’ izeneko ipuin bildumaren lehen alea da, euskal unibertso mitologikoan girotutako haurrentzako ipuinen bilduma gisa sortua. 
Ipuin musikatua da, narrazioa, ilustrazioak eta abestiak uztartzen dituena. Barruan hainbat QR kode aurkituko duzu, istorio honetarako bereziki konposatutako 8 abestiak eta ahots profesionalek kontatutako ipuina entzuteko.

Testua eta musika: Aingeru Gorrotxategi
Ilustratzailea:
Amaia Ballesteros
Euskarria: Liburua
Argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia
Urtea: 2025